Ekinez Jaialdia 2022. urtean jaio zen Bergaran, Euskal Herriko musika alternatiboaren eszenari dagokion espazioa emateko helburuarekin. Irabazi asmorik gabeko egitasmoa da, Ekinez Musika Elkarteko kideen eta boluntario ugariren auzolanari esker soilik aurrera ateratzen dena.

Gure funtsa lurraldeko musika taldeak bultzatzea da, bereziki banda hasi berrientzat euren lanak aurkezteko oholtza seguru eta indartsu bat eskainiz. Baina Ekinez musika baino askoz gehiago da: herri komunitatean errotutako jaialdia gara.

Begaran, Labegaraietako industrialaren indarra mantenduz, elkar zaintza, giro osasuntsua eta gazteriaren saretzea ardatz dituen gunea eraiki dugu. Ohiko makrojaialdien formuletatik urrunduz, gurea den eszena kultural bat aldarrikatzen dugu.

Information icon

Necesitamos su consentimiento para cargar las traducciones

Utilizamos un servicio de terceros para traducir el contenido del sitio web que puede recopilar datos sobre su actividad. Por favor revise los detalles en la política de privacidad y acepte el servicio para ver las traducciones.